Fundazioaren identitatea
Arizmendiarrietaren maisu lanak indarrean dirau gizartea bere garapenean bideratzeko. Eta hau, bere izate, duintasun, askatasun eta erantzukizunean oinarriturik, argi eta garbi esan dezakegu.
Bere ikuspegi transzendente osotik abiaturik, heziketa eta lan mundura lerrokatuz doa humanismoaren printzipio eta askatasunarekin koherentziaz jokatuz eta garrantzi berezia hartzen du eraldatze soziala gertatzen den uneetan.
Bere maisu lanak bizirik dirau eta belaunaldi berriei dagokie horren eguneratzea eta ezarpena. Fundazioak honi erantzun nahi dio.
Erakundearen izaera
Arizmendiarrieta Kristau Fundazioa fundazio kanonikoa, autonomoa, irabazi asmorik gabea da, Zuzenbide Kanoniko Kodean ezarritakoaren arabera Donostiako Gotzaiak eratua.
Arrasateko kooperatiba esperientziari loturiko eta Arizmendiarrietaren Kanonizazioaren aldeko kristau laikoen ekimenetik sortua da.
Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzaiek hala adosturik, Elizbarrutiarteko bokazioa duen Fundazioa da.
Errekonozimendu zibila izango du, Justizia Ministerioaren Entitate Erlijiosoen erregistroan inskribatuta dagoelako
Sortzaileak
Kideen izaera
Kideak: norbanakoak
Fundazioak ateak zabalik ditu zentzu espirituala izan eta traszendentziara irekiak egonik, eremu sozio-ekonomikora aplikatu nahi duten pertsonentzat, bizitza enpresarial eta sozialean partaidetza eta lankidetza bereziki praktikatu eta bultzatuz .
Kideek Fundazioarekin elkarlanean jarduteko prestutasuna izango dute, humanismoa eta lankidetza sustatuko dute, solidaritza eta partaidetza baliatuko dute gizarte zuzenago eta haurridegoaren alde, etikoki arduratsuak izango dira, eta azken finean, Arizmendiarrietaren pentsakera eta bizitzaren bozeramaile izango dira.
KIdeak: enpresak
Fundazioa, era berean, enpresa guztiei irekia dago baldin eta:
- Euren erakundeko pertsonekin duintasunez jokatu eta enpresan partaidetza bultzatzen badute;
- Euren stakeholdersekin printzipio etikoen arabera jokatzen badute;
- Euren jarduera garatzen duten lurraldeetako legedia, lan arlokoa eta ingurumenarena bereziki, errespetatzen badute;
- Euren ogasun betebeharrak iruzurrik gabe eta paradisu fiskalak erabili gabe betetzen badituzte eta
- Orokorrean, euren ardura sozial eta ingurumenarekikoaren mailagatik nabarmentzen badira